Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-11-19

Joanes Illarregi irabazle Lesakan eta Nafarroako finalistak erabakita

Joanes Illarregi irabazle Lesakan eta Nafarroako finalistak erabakita
Finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles. Karasatorre eta Robles lehenengoz ariko dira Nafarroako finalean.

Joanes Illarregik irabazi du Nafarroako azken finalaurrekoa Lesakan 525,5 punturekin eta finaleko zortzikotea erabakita gelditu da: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles. Karasatorre eta Robles lehenengoz ariko dira Nafarroako finalean. Finala abenduaren 2an jokatuko da Iruñean, Anaitasunan.

 


Joanes Illarregi gaur Lesakan kantari.

Gaur Lesakan, Eneko Lazkoz, Eki Mateorena, Beñat Astiz, Josu Sanjurjo, Joanes Illarregi eta Mikel Lasarte aritu dira kantari, Alaitz Rekondok aurkeztuta. Sarrera guztiak agortuta jokatu da azken finalaurrekoa. Lan puntuagarriak eginda, honela gelditu da sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (525,5)
2. Eneko Lazkoz Martinez (521,5)
3. Josu Sanjurjo Alzuri (492,5)
4. Eki Mateorena Zozaia (458)
5. Mikel Lasarte Cia (453,5)
6. Beñat Astiz Isasi (401)

Epaile lanetan aritu dira Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria, Mikel Beaumont, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza