Saats Karasatorre Martinez - Nafarroako finalista 2023-11-23

«Poza, ilusioa eta urduritasuna nahasten zaizkit finalera begira»

2023/NBT23/elkarrizketak/elkarrizketa_saats.mp3.mp4
Etxarri-Aranazko bertsolariak lehenengo finala du eta bertsotan aldarte onean aritzeko emozioak kudeatzen bildu nahi ditu indarrak.

Saats Karasatorre Martinez (Etxarri-Aranatz, 1992) da Nafarroako finaleko bi aurpegi berrietako bat. Finalera iritsita, oraindik liseriketa egiteko duela aitortu dio Bertsoa.eus-i. Karasatorreren hitzetan, poza, ilusioa eta urduritasuna nahasten zaizkio barruan eta horrela zaila da gauzak garbi ikustea. Finalera begira, Altsasuko finalaurrekoan izan zuen bertsotarako aldartea izan nahi luke eta uste du emozioak kudeatzen asmatzea izan litekeela gakoetako bat. Lan horretan kokatu du bere burua.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza

EHBT26 2026-10-20

Doinu berrien oihartzunari jarraika

Igotz Alkorta Irastortza