Zutabea 2023-11-23

"Gure auzoan bertsotan dena dago egiteko, beraz, bururatutako aukera guztiak dauzkat esperimentatzeko"

"Gure auzoan bertsotan dena dago egiteko, beraz, bururatutako aukera guztiak dauzkat esperimentatzeko"

Maite Sarasola Isazelaia

Xalbat, bada, eder-ederra da bertsolari izatea Deustun. Izan ere, gure auzoan bertsotan dena dago egiteko, beraz, bururatutako aukera guztiak dauzkat esperimentatzeko zentzu guztietan, eta zorionez, ondo baino hobeto hartuak izaten dira: gazte bertso saioak, kalejirak edozein aitzakiarekin... Horrez gain, aukeratzeko parada izaten dut, zein bertsokera mota erabili kanturako, zein publiko motari zuzendu, zein gai landu, zein erregistro aukeratu saioetarako... Esango nuke gure eremu esperimentala dela Deustu, bertatik kanpo edo plaza bertsozaleago batera joan eta probatu duzun horrek funtzionatzen duen edo ez ikusteko.

Bestalde, Deustu bada unibertsitateko ikasle askoren bizileku astean zehar, eta kopuruz gazte euskaldun asko bizi dira berton. Bertso-eskolan zerbait antolatu izan dugunetan (Aferak bertso dinamika, adibidez) entzulegoaren erdia baino gehiago ikasleek betetzen dute, gogotsu joaten dira bertsolarion lana txalotzera, eta hori ere bada auzoan bertsotan jarraitzeko eta bertsoaren aitzakiarekin mugimendua sortzeko motibo. Nire ustez, aurkikuntza bat izan da hau, eta bide eman dit beste ate batzuk irekitzeko.

Gainera, gaztetxo batzuen bertso-irakasle ere banaiz, bai Deustun eta baita Bilboko Kafe Antzokian ere, eta biziki betetzen nau umeek egunetik egunera bertsogintzari gogotsuago heltzen diotela ikusteak, gero eta bertso dotoreagoak osatzen dituztelarik. Hori ere bada Deustun bertsotan aritzeak ireki didan bide bat, eta jarraitu nahiko nuke bide hori sendotzen eta goxotzen, hemendik gutxira ume horiek, nirekin batera, oholtza gainean kantuan ikusiko ditudan esperantzan.

Guk gurean jarraituko dugu Deustuk kantuan jarraitu dezan hainbat urte luzez.

Jone, zuretzako hurrengo galdera: nola aberasten dute eskola-umeek zure bertso-ibilbidea? Eta nola elikatzen duzu zuk haiena?

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»