Larunbatean Lemoatik, 17:00etan hasita 2023-11-23

Bizkaiko azken finalaurrekoa zuzenean Bertsoan

Bizkaiko azken finalaurrekoa zuzenean Bertsoan
Kantuan: Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Ibai Amillategi, Josune Aramendi eta Aissa Intxausti.

Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoa zuzenean eskainiko du Bertsoa.eus-ek larunbatean Lemoatik. Kantuan, egungo txapelduna, Nerea Ibarzabal Salegi, aurreko finalista, Onintza Enbeita Maguregi eta kanporaketetaik sailkatuta, Oihana Bartra Arenas, Ibai Amilllategi Ormaetxebarria, Josu Aramendi Perez eta Aissa Intxausti Aburruza. Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga ariko da. Saioa udal kiroldegian jokatuko da, 17:00etan hasita eta sarrera denak salduda daude asteartetik.

565 puntutik gora langa
Bi finalaurreko jokatuta, Miribilarako txartela eskuratu dute Xabat Galletebeitiak eta Jone Uriak, Berriz eta Santurtziko saioak irabazita, hurrenez hurren. Lemoako irabazlea ere zuzenean sailkatuko denez, honako hauek dira puntuazioz sailkatzeko aukerak dituztenak, hurrenkera honetan: Gorka Pagonabarraga (604 puntu), Aitor Etxebarriazarraga, (585,5), Txaber Altube (576), Aitor Bizkarra (574,5) eta Unai Mendiburu (565). Horiek dira Lemoako saiotik puntuen baitan pasatzeko gainditu beharreko langak.

Epaile lanetan ariko direnak: Ander Arrien Aspiazu, Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»