Josu Sanjurjo Altzuri - Nafarroako finalista 2023-11-23

«Pozetik eta arduratik sentitzen dut finala»

2023/NBT23/elkarrizketak/elkarrizketa_sanjurjo.mp3.mp4
Lesakarrak aitortu du txapelketan zentratzen kosta egin zaiola. Finalean aske eta ahalik eta diztiratsuen aritu nahi luke bertsotan. Maila handiko finala aurreikusten du.

Josu Sanjurjo Altzuri (Lesaka, 1993) bertsolariak «poz izugarria» hartu du finalean sartuta baina arduratik ere bizi du. Bere ustez, aurtengoa bereziki maila handiko finala izango da jendea asko prestatu delako eta berak ere horri eutsi nahi lioke, bere aurreko finaleko saioa onduta. Txapelketan zentratzen kosta egin zaiola aitortu du eta finalean aske eta ahalik eta diztiratsuen aritu nahi luke bertsotan, denen artean final eder bat egiteko.

Albiste gehiago

Bertsolaritza eta futbola 2026-10-26

Bertso derbia ikasleen aurrean jokatuko da

Txikitik handira 06 2026-10-22

Txapelketeta bakoitzak izan du bere irudia

EHBT26 2026-10-22

Finalaurrekoak, hasiera berri bat

Igotz Alkorta Irastortza