Larunbatean 21:00etan ETB1n 2023-11-24

Hitzetik Hortzera Alaitz Rekondorekin

Hitzetik Hortzera Alaitz Rekondorekin
Lesakarrak jantziko dio txapela 2023ko Nafarroako Txapeldunari eta bera izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako protagonista. Larunbatean, 21:00etan ETB1n.

Alaitz Rekondo Ferrero lesakarrak jantziko dio txapela abenduaren 2an Nafarroako Bertsolari Txapelketako irabazleari eta modu honetan Anaitasuna Kiroldegian egingo den finalari begira jarriko da Hitzetik Hortzera. Lesakan eta Nafarroan zer esana eman zuen bertso belaunaldiko kidea da Alaitz Rekondo. Bertsolaria izandakoa eta oraindik ere bertsoaren grina barruan duena. Nahiz eta azken urtetan gai-jartzaile lanetan aritu den, bai plazaz-plaza eta baita txapelketetan ere.

Bertso plazetatik pixka bat urrundu zenean hasi zen gai-jartzen, hasieran intuizioz saioak prestatuz eta ondotik txapelketetan. Gero hasi zen Nafarroako eta Txapelketa Nagusietako gai-jartzaile taldeetan eta aurkezle; eta lan horiei buruz ere arituko dira solasean Alaitz eta Mirari. Alaitz Rekondoren bertso ibilbidean beste lan bat ere bada azpimarratzekoa. Azken 12 urtean Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan baita. Manolo Arozenaren eskutik hartu zuen lekukoa eta urtarrilean utzi zuen kargua. Baina, ez da askorik urrundu, zuzendaritza taldeko kidea izaten jarraitzen baitu. 12 urte hauek nolakoak izan diren eta
Nafarroako bertsolaritzaren osasunari buruz ere mintzatuko dira.

Lesakako eta Santurtziko final aurrekoak Nafarroako eta Bizkaiko Txapelketen errepasoarekin jarraituko dute Hitzetik Hortzeran. Lesakan eta Santurtzin egindako final aurrekoetako bertsoaldiek osatuko dute programa. Nafarroako Txapelketako azken final aurrekoa Lesakako frontoian jokatu zen. Alaitz Rekondoren esanetara aritu ziren kantuan Beñat Astiz, Eki Mateorena, Josu Sanjurjo, Eneko Lazkoz, Mikel Lasarte eta Joanes Illarregi.



Santurtzin berriz, Aitor Bizkarra, Bittor Altube, Jone Uria, Mikel Goiriena, Txaber Altube eta Unai Mendiburuk kantatu zuten eta Igor Menikak jarri zituen gaiak.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1n.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu