Bizkaiko bertsolari txapelketa 2023-11-25

Nerea Ibarzabal irabazle azken finalaurrekoan eta finalistak erabakita

Nerea Ibarzabal irabazle azken finalaurrekoan eta finalistak erabakita
Bizkaiko finalistak: Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti. Aissa Intxausti izango da finalista berria. Lehenengoz, bost emakume bertsolari herrialde bateko finalean, Bizkaian.

Bizkaiko Txapelketako azken finalaurrekoa jokatu da Lemoan eta erabakita gelditu dira abenduaren 16an Miribillan izango diren zortzi finalistak. Nerea Ibarzabal gailendu da 638 punturekin eta azken saiotik lau sartu dira finalera. Sarrera guztiak agortuta jokatu da azken saioa eta lan puntuagarriak eginda honela gelditu da sailkapena:

Nerea Ibarzabal Salegi -------------638 puntu
Onintza Enbeita Maguregi --------- 633,5
Oihana Bartra Arenas ------------- 610,5
Aissa Intxausti Aburruza----------- 580
Ibai Amillategi Ormaetxebarria----571
Josune Aramendi Perez -----------567,5.

Honenbestez, honako zortzi bertsolari hauek ariko dira finalean: Xabat Galletebeitia, Jone Uria, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita, Oihana Bartra, Gorka Pagonabarraga, Aitor Etxebarriazarraga eta Aissa Intxausti. Aissa Intxausti izango da finalista berria. Lehenengoz, bost emakume bertsolari ariko dira herrialdeko txapelketako final batean, Bizkaian. 

Finalaurrekoetako sailkapena

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu