Bizi osoan bertsolaritza eragiletzari lotua 2023-11-26

Trino Azkoita (1946-2023) Algortako Bertsolari Eskolaren sortzaileetako bat izana eta lehendaria zendu zen atzo. ALBEk berak eman du heriotzaren berri sare sozialetan.

Azkoitian sortua, Algortan egin du Trinok bizitzaren zati gehiena. Bizi osoa eraman du bertsolaritzaren eragiletzari lotuta, zeregin desberdinetan bai Euskal Herri mailan, bai herrialde mailan eta baita herrian ere. 1980ko Amurizaren ikastaroan partaide, 1986an eta 1989an epaile aritu zen Txapelketa Nagusian, bertsolaritzaren oinarri berriak finkatu ziren aroan. Bizkaiko Txapelketako hainbat edizioetan ere aritu zen epaile.
Getxon agurtuko dute, familiartean.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza