2024an jokatuko da 2023-11-29

Gipuzkoako Txapelketarako izen-ematea zabalik da

Gipuzkoako Txapelketarako izen-ematea zabalik da
Udaberrian jokatuko da sailkapen fasea. Abenduaren 17ra artekoa da epea.

Pandemiak lau urteko zikloa bostera igaroarazita, 2024ko udazkenean jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta udaberrian sailkapen fasea apririletik ekainera. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak izen-ematea zabaldu du eta abenduaren 17 artekoa izango da, honako formulario hau beteta.

Eskatzen diren baldintzak dira 18 urte beteta edukitzea edo 2024an betetzea, Bertsozale Elkarteko bazkide izatea (izena eman ondoren ere bazkidetu ahal izango da sailkapen fasera apuntatu den pertsona) ta ezarritako epearen barruan eta antolakuntzak adierazitako bideetatik eman beharko da izena.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi gipuzkoakotxapelketa@bertsozale.eus helbidera edo deitu 747408577 telefonora.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak adierazi du, aurreko edizioetan bezala, 2019ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalistek eta finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek ez dute sailkapen fasea jokatu beharrik izango, jada eskuratuta baitaukate 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan kantatzeko eskubidea.

Albiste gehiago

EHBT26 2026-09-26

Oier Etxeberria, erregulartasunaren trenean Miarritzera

Igotz Alkorta Irastortza

Zutabea 2026-09-25

Zazpigarren alaba, ezberdina

Ainhoa Markinez Arruza

EHBT26 2026-09-25

Sormenaren elkargunea

Irati Egibar Izeta

Bilintxi Balantxaren eskutik 2026-09-25

Abian da Bilintx saria

Bertso saio berezia 2026-09-23

Gure ondareari kantari

Igotz Alkorta Irastortza

Txikitik handira 01 2026-09-24

Txapelketako zozketetako oroitzapenak