Julio Soto Ezkurdia - Nafarroako Txapelduna 2023-12-06

«Nafarroako bertsogintzan oholtzan gertatu da loraldia baina saio asko galtzen ari dira»

Gaiari heldu beharra azpimarratu du eta bideragarri ikusten du egoerari buelta ematea.

Julio Soto Ezkurdiak, Nafarroako bere seigarren txapela jantzi berri, Nafarroako finalaren eta Nafarroako bertsogintzaren irakurketa utzi ditu Bertsoa.eus-en. Finaleko bertso mailaren inguruan, bertsolariak egiten ari diren lana azpimarratu du, profil berrien ilusio, lan eta erakarmen indarra bereziki. Baita bertsogintza hori geografikoki zabaldu izana ere. Horrek publikoarengan izan duen eragina ere azpimarratu du txapeldunak.

Baina «Nafarroako bertsogintzan gertatu den loraldia ez da hainbestekoa izan oholtzapean», Sotoren hitzetan. Bere datuen arabera, azken lau bost urteetan plaza asko galdu da Nafarroan eta galtzen ari dira. Berriak, aldiz, bakanak. Eta Sotok ez du uste egoera hau Nafarroakoa bakarrik denik. Egoera horri heldu beharra azpimarratu du eta dagoeneko Nafarroako Elkartean horren inguruko lantalde bat osatu dutela adierazi du.

Ordubeteko elkarrizketa luzean, Julio Sotok bere bertsolaritza bidearen eta ikuspegiaren lekukotza eta argazki zabala utzi ditu.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu