Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-12-08
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urte bete ditu aurten eta sorrera hartako kide izan zen Begoña Iturriza Zabalak jantziko dio txapeldunari txapela, egindako bideari ere aitortza gisa. Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 40 urteko ibilbideari hasiera eman ziotenei eskerrak eman eta beren beharra ikusaraztea du helburua.
1983an sortu zen egun Bizkaiko Bertsozale Elkarte legez ezagutzen duguna, Bizkaiko bertso-eskolek beren artean batzeko hartutako erabakiaren ondorioz. «Beren lan eskergak bultzada handia eman zion Bizkaiko bertso eta euskaltzaletasunari, eta oso eskertuta gaude eurek egindako bideari» adierazi du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak.
Horien artean egon zen Iturriza bera ere. Euskara etxean jaso bazuen ere, gazte zela erdi galdu egin zuen, eta berau berreskuratzeko lagun izan zuen bertsolaritza. Santutxuko bertso-eskolan eman zuen izena, eta, ordutik, bertsoak ikasten zein irakasten aritu zen hogei urtez.
Baina bertso-eskolan soilik ez, Bilbo eta inguruetako bertso saio eta ekitaldietan antolakuntza lanetan ibili izan da, betiere bertsoari lotuta. Urte luzez aritu izan da oholtzaren beste aldetik, gehienetan, inoiz gainean izan bada ere: gai jartzen zein bertso batzuk botatzen ere. 40 urte beranduago, Iturrizak oso lotuta jarraitzen du bertso munduari. Aurpegi ohikoa da txapelketan zein bertatik kanpo.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala abenduaren 16an
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24