Abenduaren 8an urteroko jaialdia 2023-12-11

1.000 lagun Markiña-Xemeingo Kontzeziotako jaialdian

1.000 lagun Markiña-Xemeingo Kontzeziotako jaialdian
Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga ziren bertsotan

Markiña-Xemeingo Kontzezio Eguneko jaialdiak urteroko jendetsuenetakoa izateari eutsi dio aurten ere, Amaiur Elkartearen eskutik. 1.000 inguru bildu zituen ekitaldiak. Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Ekitaldiko motibo bakar bertsoa duen jaialdi jendetsuena da Markina-Xemeingoa. Tolosako Atariako jaialdiak jarraitzen dio gertutik, 850 laguneko aforoa agortzen duena.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza