Bertso eskolaren eskutik 2023-12-11

Asteazkenean abiatuko da Bertso Lata Hernanin

Asteazkenean abiatuko da Bertso Lata Hernanin

Hernaniko Bertso Latak aurten ere eskaintza oparoa dakar, asteazkenean hasita. Ohi bezala, umeen saioa izaten da lehenengoa, ikastetxeetako umeak bilduta egiten den saio berezia. Horrez gain, beste hiru ekitaldi nagusi izango ditu. Herriko usadioa diren 24ko eta 31ko Errodetan ere izango dira bertsolariak.

Bertso afaria Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin
Ostiral honetan, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio ariko dira bertsotan Librean eta ez hain librean. Santa Barbara elkartean da saioa. Sarrerak hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidean.

Abenduaren 22an jaialdia
Bertso Latako jaialdi nagusia abenduaren 22an izango da, Milagrosa aretoan, 19:00etan: Unai Agirre, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Jone Uria ariko dira kantuan, Eñaut Agirrek gaiak jarrita.

'Izena eta izana' bertso saioa
Azkenik, Izena eta izana saio bereziaren barruan, Iker eta Eli izena duten lau bertsolari ariko dira gaztetxean, abenduaren 29an: Iker Ormazabal eta Iker Osa batetik, eta Eli Pagola eta Eli Zaldua bestetik.

(Argazkia: Lea-Artibaiko Hitza)

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu