Begoña Iturriza Zabala - txapela jarri ondoren kantatutako bertsoa 2023-12-17

«Arnas anitzez osa dezagun biharko bertsolaritza»

«Andra ta gizon alkar hartuta/horixe baita baldintza/arnas anitzez osa dezagun/biharko bertsolaritza» horrela bukatu zuen bertsoa Iturrizak txapeldunari txapela jarri ondoren, txalo artean.

Begoña Iturriza Zabalak jantzi zion Nerea Ibarzabali txapela, berak eta belaunaldi kideek bertsolaritzan egindako lanaren aitortzan. Bertso hau bota zuen txapela jantzi ondoren:

Norbaitek esan omen zuen behin
bart egina dut ametsa
emakumeok emana dugu
izugarrizko urratsa
Andra ta gizon alkar hartuta
horixe baita baldintza
arnas anitzez osa dezagun
biharko bertsolaritza

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza