Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-12-17

Udazken honetan herrialdeetako txapelak berdinketaren mugan erabaki dira. Hala gertatu zen Nafarroan Sotok 3 puntugatik txapela irabazita eta antzeratsu Bizkaian. Bilbao Arenan buruz burukoan erabaki zen txapelduna. Jone Uria zazpi puntuko aldearekin sartu zen azken txanpara eta Nerea Ibarzabalek aurre hartu zion hiru ariketetatik bitan puntutan aurretik geldituta.
Jone Uria 626,5 punturekin sartu zen buruz burukora. Nerea Ibarzabal atzetik 619,5 punturekin. Xabat Galletebeitia ate-atean gelditu zen, hiru puntura, 616,5 punturekin. Buruz burukoan, ordea, Ibarzabalek sailkapena irauli egin zuen eta 15,5 puntu atera Uriari, zortziko txikian eta bakarka aurretik eginda. Bukaeran, 7,5 puntuko aldea kendu zion markiña-xemeindarrak, duela bi urteko paretsu.
Laugarrena eta seigarrenaren artean ere estu ziren gauzak sailkapenean, bi puntu eta erdiren barruan sailkatu ziren Gorka Pagonabarraga laugarren, Onintza Enbeita bosgarren eta Oihana Bartra laugarren. 609, 607 eta 606,5 hurrenez hurren. Tarte handixeagora eta elkarrengandik gertu, Aitor Etxebarriazarraga 556,5 punturekin eta Aissa Intxausti 550 punturekin.

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15
Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11
Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu