Nerea Ibarzabal Salegi - Bizkaiko txapelduna 2023-12-20
Bi urtean Bizkaiko bi txapel irabazi eta Txapelketa Nagusiko finalean sartzea lortu du Nerea Ibarzabalek. Larunbat arratsalde-iluntzea oraindik presenteegi du balorazio pausatua egiteko baina utzi digu egunaren bere irakurketa mamitsua.
Aldartea kontraeskura zuela eusten asmatu eta aurrera egin izana baloratzen du. Eta hor ardurak ere jokazu zuen bere papera: «Uste dut finalari zor zaion arduratatik jarraitu nuela eusten» azaldu du.
Markina-Xemeingo Amallo auzora zitatu du Bertsoa.eus elkarrizketa emateko. Aurtengo Bizkaiko Txapelketa presta lekua ez ezik, bere bertso bidean euskarri izan den ingurura. Amallori bere bertso bidean izan duen garrantzia aitortu dio.
Bere bakarkako lanen sorkuntza moldeaz ere galdetu dio Bertsoa.eus-ek: «Bakarka oso deskontrolatuta sortzen dut eta uste dut horrek eragiten duela bertsoa gauzez betetzea». Etxeko lanak pisu handia hartu duen aspaldiko garai honetan, Ibarzaben hitzek erakusten dute bertsoaren bat-batekotasunaren benetako neurria ere. Bertsoaren betelana amildegitik jauzi egin eta zutik erortzeko eusten dituen sustraiei eustearen pareko irudikatu du.
Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17
Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23
Jexux Mari Irazu
Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17
Jexux Mari Irazu
Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04
Mirari Martiarena
Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21
Jexux Mari Irazu
Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28