19:00etan Milagrosan 2023-12-21

Bertsolatako jaialdia ostiralean Hernanin

Bertsolatako jaialdia ostiralean Hernanin

Hernaniko Bertsolata aurrera doa eta jaialdi nagusia izango da ostiralean, Milagrosa aretoan. Nerea Ibarzabal, Jone Uria, Unai Agirre eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan, Eñaut Agirrek gaiak jarrita. 19:00etan izango da.

'Izena eta izana' bertso saioa
Bertso jaialdiaren ondotik, Gabonetako Erronda egingo da 24an eta 29an, Izena eta izana saio berezia: Iker eta Eli izena duten lau bertsolari ariko dira gaztetxean: Iker Ormazabal eta Iker Osa batetik, eta Eli Pagola eta Eli Zaldua bestetik. 31ean, Urte Zaharreko erronda.

Umeetzako saioarekin hasi zen aurtengo Bertsolata eta aurreko ostiralean bertso afaria izan zen Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza