Larunbat gauean, 21:00etan ETB1n. 2023-12-28

Bertso urtearen errepasoa Hitzetik Hortzeran

2023ko bertsoaldi desberdinekin osatuko dute Hitzetik Hortzerako urteko azken programa. Larunbat gauean, 21:00etan ETB1n. Urtea bukatzerarekin batera ohitura da urtearen errepasoa egitea eta Hitzetik Hortzerak ere horixe egingo du. 2023ak emandako bertsoaldi desberdinekin osatutako programa izango da eta ez da sorpresarik faltako. Izan ere, Mirari Martiarena aurkezleak berak hartuko du lehen sorpresa. Bertsolariek Donostiako Maria Kristina hotelera gonbidatuko dute atseden hartzeko.

Luxuzko atsedena hartzeko, luxuzko bertsoaldiak aurkeztuko ditu Mirarik. Kantuan bertsolari desberdinak ikusteko aukera emango digu errepaso programa berezi honek. Besteak beste: Julio Soto, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga, Eñaut Martikorena, Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Saioa Alkaiza, Miren Artetxe, Onintza Enbeita, Iruri Altzerreka eta Maddi Ane Txoperena entzuteko aukera izango da.

Haira Aizpuruaren bertso jarriak
Hitzetik Hortzerako denboraldi honen hasieran zazpi bertsolariri bertsoak jartzeko eskatu zieten eta 2023a borobiltzeko eskainiko dute azken bertso musikatu sorta. Haira Aizpuruak sortu eta abestutako Bakartzaroa bertso jarriekin agurtuko dute urtea. Hairak ondoan izango ditu Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikariak.

Luxuzko Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1n.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu