84 urte zituela 2023-12-31

Nikolas Segurola epaile eta gai-jartzailea zendu da

Nikolas Segurola gai-jartzaile eta epaile azpeitiarra zendu da, 84 urte zituela. Bertsolaritzaren bueltan lan handia egin du Segurolak. Epaile lanetan aritu zen 1986ko txapelketan, Elkartearen ingurutik antolatu zen lehenbiziko hartan. Gai-jartzailetzan ere lan handia egin zuen matximentarrak belaunaldi desberdinetako bertsolariekin, bai jaialdi handietan bai otordu bueltakoetan. Bertso maitea zen Segurola eta berak aitortu zuenez «hiru azpeitiarrak» zituen kuttunenak: Joxe Agirre, Joxe Lizaso eta Imanol Lazkano.

Bertso jardunari lotuta ez ezik, artzain lanetan ere aritua zen Nikolas Segurola fraidea.

Nikolas Segurola Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakariari eskua ematen, Elkarteko ekitaldi batean.


2016ko abenduan Hitzetik Hortzeran elkarrizketatu zen. Hementxe saioa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza