Urtarrilaren 27an izango da 2024-01-02

Gernika-Lumon egingo den Bertso Egunerako sarrerak eskuragarri

Gernika-Lumon egingo den Bertso Egunerako sarrerak eskuragarri

Bertso Eguna Gernika-Lumon egingo da aurten urtarrilaren 27an eta sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bertsozale Elkarteak eta Lilibertso bertso-eskolak egun osoko egitaraua eskainiko dute elkarlanean. Astran bazkaria eta bertso jaialdia izango dira eta horietarako sarrerak dira salgai jarri direnak.

Goizean, Garriko bertso eskolari aitortza Muxikan
Bertso Egunak Garriko Bertso Eskolari aitortza egingo dio, bera izan baitzen lehenengo bertso-eskola Muxikan, 1960 bueltan. 10:30ean dute bertsozaleek hitzordua Muxikan, Ariatzan. Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna ibilbidea osatuz.

Jaialdia 17:30ean
15:00etan bazkaria eskainiko da Astran eta 17:30ean hasiko da eguneko bertso jaialdia: Amets Arzallus, Etxahun Lekue, Maialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira bertsotan. 35 euroren truke lortu daitezke bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak bertsosarrerak.eus atarian. Ondoren, gauean ere izango da festa jarraitzeko aukerarik, eta egitaraua biribiltzeko lanetan ari gara.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa