Larunbat gauean, 21:00etan ETB1n. 2024-01-05

Aitor Mendiluzeren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Aitor Mendiluzeren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran
Aitor Mendiluze bertsolariaren ibilbidearen errepasoa egingo dute aste honetako Hitzetik Hortzeran, larunbatean, 21:00etan ETB1n.


Hitzetik Hortzerak Aitor Mendiluzeren bertso ibilbidearen errepasoa egingo du, Mirari Martiarenaren eskutik. Bertsozaletasuna, amak bertso eskolara eramandako eguna eta Hernaniko bertso eskolan topatutako giroa ondo gogoan ditu oraindik ere Aitor Mendiluzek. Baita ondoren etorritako Eskolartekoak eta txapelketak ere.

Bitan irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Aitor Mendiluzek, 1995an eta 2007an. Zazpi Txapelketa Nagusitan ere parte hartu du eta 2001etik 2022rako final guztietan egon da. 2017an buruz burukoa jokatu zuen Maialen Lujanbiorekin. Baina postuez haratago, txapelketara bertsotara egitera joaten da Aitor Mendiluze.

Bertsolaria izateaz gain, hezkuntza arautuan bertsolaritzako irakaslea da Aitor Mendiluze eta transmisioari buruz ere hitz egiteko tartea hartuko dute. Baita bertso doinuei buruz aritzekoa ere. Izan ere doinu desberdinak erabili zalea da Mendiluze. Inguruan dituen bertso-eskolako lagunak ere hala dira eta doinu zaharrak berriz erabilizalea eta ikasizalea da.

Kontu guzti hauek errepasatuko dituzte Aitor Mendiluzerekin Hitzetik Hortzeran, bere ibilbideko bertsoak gogora ekarriz.

Hitzetik Hortzera, larunbatera 21:00etan, ETB1n.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu