Bigarren hirurilekoari begira 2024-01-08

Ahalduntze Bertso Eskolan izena ematea zabalik

Ahalduntze Bertso Eskolan izena ematea zabalik

Urtarrilaren 13an hasiko da Ahalduntzeko bigarren hiruhilabetea eta hura hasi hasi aurretik izena emateko aukera dago. 50 euro balio ditu matrikulak eta hementxe eman daiteke izena.

Bederatzigarren ikasturtea du 2023-2024koa Ahalduntze Bertso Eskolak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Bi talde egiteko adina jende egonez gero, bata Amasa-Villabonan elkartzen da eta Durangon bestea.

Edoskitzean dauden haur txikiak dituzten partaideen kasuan, zaintza beharrak aztertuko dira. Izena ematerako garaian, oharretan aipatu.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza