Asteburu honetan hasita 2024-01-09

Txotx irekierak bertsotan

Txotx irekierak bertsotan

Urte berriarekin sagardotegietako txotx irekierako bertso saioak ere hemen dira. Aste honetan horietako zenbait izango dira Hernanin, Suhuskunen, Azpeitian eta Asteasun, kasu. Unai Agirre eta Aitor Mendiluze ariko dira bertsotan Itxasburu sagardotegian. Unai Mendizabal eta Jexux Mari Irazu Sarasolan. Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe II. eta Sebastian Lizaso Añotan. Suhuskunen Sagarnotegi afaria egingo dute, Amets Arzallus eta Nerea Elustondorekin.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza