Finala Gasteizen urtarrilaren 26an 2024-01-11

Ostiralean hasiko da Bertxoko sariketa Araban

Ostiralean hasiko da Bertxoko sariketa Araban
Binako txapelketa da Bertxoko. Hamar bikotek hartuko dute parte. Hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Aramaion, Baranbion eta Agurainen kanporaketak. Gasteizen finala.

Bertxoko sariketa ostiralean hasiko da Aramaion. Binaka jokatzen den sariketa Bertxoko. Aurtengo edizioak hiru kanporaketa eta finala izango ditu. Aramaion hiru bikote ariko dira kantuan: Iraide Onaindia eta Xabi Antia; Ane Arexolaleiba eta Paula Amilburu; eta Gari Arexolaleiba eta Martin Abarrategi, Zabola Elkartean izango da, 18:30etan.

Igandean jokatuko da bigarren kanporaketa Baranbion, 16:30etan, elkartean: Aitor Ugarte eta Txomin Abarrategi; Maddi Agirre eta Aitor Najera; Danel Herrarte eta Markel Yoller; eta Hegoi Amabizka eta Peru Abarrategi.

Azken saioa, Agurainen izango da, urtarrilaren 19an: Sabin Abarrategi eta Unai Anda; Eli Zaldua eta Samu Rodriguez; eta Eukene de los Aires eta Aroa Arrizubieta. Latsarri Gaztetxean izango da saioa.

Finala urtarrilaren 26an izango da Gasteizen, 20:00etan Hala Bedi Irratiaren ondoko lokalean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza