Google Analytics-en arabera 2024-01-17

Bertsoa.eus-ek 121.000 erabiltzaile eta 1.700.000 eduki ikustaldi izan zituen 2023an

Bertsoa.eus-ek 121.000 erabiltzaile eta 1.700.000 eduki ikustaldi izan zituen 2023an
Sare sozialetan beste horrenbesteko zabalkundea izan du.

Bertsozale Elkartearen www.bertsoa.eus sareko plazak 121.000 erabiltzaile izan zituen 2023an, Google Analytics-en datuen arabera. Erabiltzaile kopuru horrek 422.000 bisita (sesio) egin zituzten webgunean eta, orotara, 1.688.000 eduki ikustaldi izan ziren. Bisita bakoitza bataz beste 5 minutu pasakoa izan zen.

Horiek webguneari dagozkion datuak dira. Bertsoa.eus-eko sare sozialetako jarioak beste horrenbesteko zabalkundea izan zuen iaz twitter, youtube, facebook eta instagrameko zabalkundea batuta.

Google-en datu hauek zuzenak balira, esan nahiko luke euskarazko hiztun komunitatearen portzentaia zabal batek bertsolaritzarekin harremana izan duela Bertsoa.eus-en bidez.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza