Datorren larunbatean, Gernika-Lumon 2024-01-19

Bertso Eguna gerturatzen

Bertso Eguna gerturatzen

Euskal Herriari itzuli osoa eman eta Bertso Egun ibiltaria gertu da bigarrenez Bizkaian bertso mundua biltzeko. Donostiako Bertso Egun eredua birformulatu eta lurralde osora zabaltzeko helburuz Mungian eman zion hasiera aldi berriari. Geroztik, Barañainen, Aramaion, Izpuran (pandemiak baldintzatuta) eta iaz Azpeitian izan dira azken bost edizioak, Bertsozale Elkarteak antolatu eta lekuan lekuko bertso eskolen laguntzarekin.

Aurtengoak Gernika-Lumon du hitzordua baina eskualdea ere hartuko du. Izan ere Garriko bertso eskolari aitortza berezia egingo zaio goizean Muxikan, 10:30etan.

Ondoren, 12:00ak aldera bertsopoteoa izango da Astratik hasita eta 15:00etan bazkaria Astran. Arratsaldean jaialdia: Etxahun Lekue, Saioa Alkaiza, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.

Saio ondoren, jai giroak DJ BULLekin jarraituko du.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza