Larunbatean Tolosan 2024-01-23

Atariako jaialdiak berriro Leidor bete zuen Tolosan

Atariako jaialdiak berriro Leidor bete zuen Tolosan

Atariako jaialdiak Tolosako Leidor antzokia betetzen jarraitzen du, urtea joan eta urtea etorri. 850 bertsozale, larunbat arratsalde batean. Oihana Iguaran, Julio Soto, Jone Uria, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze aritu ziren kantuan, Amaia Agirrek gaiak jarrita. Sorreratik Agirre aritu da gai-jartze lanetan. Seikotean, Jone Uriak jaialdi honetan kantatzen duen lehen aldia zuen. Tolosaldeko Ataria komunikabideak eta Harituz Bertsozale Elkarguneak antolatzen dute elkarrekin.

Bertsoa.eus-en ere bertan izan zen eta bertsoaldi hautaketa jarriko du sarea datozen egunetan.

(Argazkiak: Tolosaldeko Ataria)

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza