Hala Bedi Irratiaren ondoko lokalean, 20:00etan 2024-01-23

Bertxoko Sariketako finala ostiralean Gasteizen

Bertxoko Sariketako finala ostiralean Gasteizen
Paula Amilburu eta Ane Arexolaleiba; Maddi Agirre eta Aitor Najera; eta Samu Rodriguez eta Eli Zaldua. Aurten 20. urteurrena ospatzen du Bertxoko Sariketak.

Bertxoko Sariketan urteurreneko final berezia jokatuko du ostiral honetan Gasteizen, hogei urteko bidea eginda. Halabedi Irratiko Bertxoko irratsaiotik sortutako sariketa honek bikotekako formatua du eta esperientzia desberdineko bertsolariek osatzen dute bikotea, plazaratzeko lagungarri gisa.

Aurtengo edizioan 9 bikotek parte hartu dute eta hiru kanporaketa jokatu dira Aramaion, Baranbion eta Agurainen. Kanporaketa horietan irabazle gertatu ziren hiru bikoteek jokatuko dute finala ostiralean: Paula Amilburu eta Ane Arexolaleiba, Aramaioko kanporaketatik; Maddi Agirre eta Aitor Najera Baranbiotik; eta Samu Rodriguez eta Eli Zaldua Agurandik.

Ostiralean 20:00etan da hitzordua Hala Bedi Irratiaren ondoko lokalean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza