Koldo Gezuraga Seijido - Lilibertso bertso eskolako kidea 2024-01-25

«Bertso Eguna ederra izango da»

2024/audioelkarrizketak/koldogezuraga_bertsoeguna/xdz4_gra_20240125koldogezuraga_au_edit01_elkarrizketa_bertsoegunaz.mp3.mp4
Bertsozale Elkarteak Lilibertso bertso eskolarekin elkarlanean antolatu du aurtengo Bertso Eguna. Bertso eskolak aitortza gisa hartu du eta eskualdean bertsolaritzari ikusgarritasuna emango diola uste du.

Koldo Gezuraga Seijido Lilibertso bertso eskolako kideak larunbateko Bertso Eguna ederra izango dela adierazi du eta jendea Muxikara eta Gernika-Lumora joateko gonbidapena egin du. Udazkenetik ari dira Bertso Egunaren prestakuntza lanetan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea, Bizkaiko Bizkaiko Bertsozale Elkartea eta Lilibertso bertso eskola. Gezuragak adierazi du Gernika-Lumon egiteko gonpidapena aitortza gisa hartu dutela eta eskualdeko bertsolaritzari ikusgarritasuna emango diola larunbatekoak. Lanerako talde zabala osatu da bertso eskolan eta gogotsu aritu dira larunbatekoa prestatzen.

Garriko bertso eskolari aitortza
Bertso Egunaren hasierako ekitaldia Muxikan egitea ere azpimarratu du Gezuragak. Garriko bertso eskola historikoaren kabian izango da hasiera ekitaldia eta ondoren Gernika-Lumon jarraituko du jaiak. 

Astra faktorea
Bertso Eguneko ekitaldi nagusiak Astran egingo dira: bazkaria, jaialdia eta ondorengo festa. Duela 18 urte okupatu zuten arma fabrika izan zena eta bertsolaritzak hasieratik izan du bere txokoa Astran. Gezuragak kontatu duenez, hortxe sortu zen eskualdeko bertso eskola eta Lilibertsoren bilgune izaten jarraitzen du. Urtean zehar hainbat bertso ekitaldi ere egiten dira Astran. Larunbatean bertsolaritzako ekitaldi nagusienetako bat hartuko du Gernika-Lumoko kultur guneak.

Albiste gehiago

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu