Bertso mundua biltzeko helburuz 2024-01-27

Bertso Eguna gaur Gernika-Lumon

Bertso Eguna gaur Gernika-Lumon
Muxikan emango zaio hasiera Garriko bertso eskolaren gunean. Ondoren bertso poteoa Gernika-Lumon, bazkaria eta jaialdia. Borobiltzeko, festa giroa.

Bertso mundua biltzeko helburuari jarraiki, larunbatean Bertso Eguna izango da Gernika-Lumon, goizean goizetik hasita. Bertso Egunaren formatu ibiltaria abian jarri zenetik seigarren edizioa da gaurkoa eta tokian tokiko bertso eskolekin elkarlanean antolatzen du Bertsozale Elkarteak. Aurten Lilibertsok hartu du beraz lekukoa.

Bertso Egunak hasierako ekitaldia ere bertso eskolen mugarri batean egingo du: Ariatzan, duela 65 urte Garriko bertso eskola biltzen zen tokian bertan. 10:30etan izango da hitzordua.

12:00etan tabernetako saioak izango dira Gernika-Lumon, Astratik hasita. 15:00etan bazkaria eta 17:30etan jaialdia: Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina. Amets Arzallus zen izatekoa baina, urruñarra ariko da kantuan.

Jarraian jaiak jarraituko du DJ Bullekin.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza