Arabako Bertsolari Txapelketa 2024-01-29

Peru Abarrategi Arabako finalaurrekoetara Izarran irabazita

Peru Abarrategi Arabako finalaurrekoetara Izarran irabazita
Aitor Ugarte gelditu da bigarren eta Eli Zaldua hirugarren. Aretoa beteta beteta abiatu da txapelketa Araban

Peru Abarrategik irabazi du Arabako Txapelketako lehen finalaurdena Izarran eta finalerdietako txartela eskuratu du egungo txapeldunak. Aitor Ugarte aramaiorra gelditu da bigarren eta Eli Zaldua gasteiztarra hirugarren.  Kultur etxea bete jende ekin dio txapelketak. 



Sailkapena

Peru Abarrategi: 259 puntu
Aitor Ugarte: 250 puntu
Eli Zaldua: 250 puntu
Paula Amilburu: 249,5 puntu
Ekaitz Samaniego: 242,5puntu
Danel Herrarte: 238,5 puntu

Hamairu lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Beste bi final laurdenak Oionen eta Laudion


Otsailak 4 Oionen, 17:30etan

Manex Agirre Arriolabengoa
Xabi Igoa Eriz
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Orlando Arreitunandia Arinas
Aroa Arrizubieta Barredo
Maddi Agirre Epelde

Otsailak 11, Laudio, 17:30etan
Iñaki Viñaspre Simon
Izar Mendiguren Cosgaya
Felipe Zelaieta Txurruka
Martin Abarrategi Sarrionaindia
Asier Otamendi Alkorta
Unai Anda Delika

Finalaurrekoak Aramaion eta Dulantzin jokatuko dira otsailaren 24an eta martxoaren 2an, hurrenez hurren. Finala Gasteizen martxoaren 16an.

 

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»