Gernika-Lumon larunbatean 2024-01-29

Bertsoak eta jai-giroa Bertso Egunean Ariatzan eta Gernika-Lumon

Bertsoak eta jai-giroa Bertso Egunean Ariatzan eta Gernika-Lumon

Muxika eta Gernika-Lumon ospatu zen larunbatean Bertso Eguna. Duela 65 urte sortu zen Garriko bertso-eskolari aitortza eginez hasi zen eguna Ariatzan Jon Enbeitaren bertsoarekin. Bertso jarriak eta bat-batekoak izan ziren goizean Atxelipe elkartean eta hamarretakoa ondoren.

Ariatzako ekitaldia amaituta, Gernika-Lumorako bidea hartu zuen Bertso Egunak. Lau tabernetan bertso poteoak izan ziren bazkal aurretik, Iparraldeko bertsolariek bidea zabalduta.



Goizeko saioari azken errematea Lilibertsokoek jarri zioten Astran bertan.

Ondoren bazkari jendetsua eta jaialdia etorri ziren arratsaldean. Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Saioa Alkaiza eta Etxahun Lekue aritu ziren kantuan, Aitor Etxebarriazarragak gaiak jarrita. Bertso jarriek ere izan zuten beren tartea.

Gauean, DJ Bull-ekin jarraitu zuen jaiak.

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu