Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-02-01

Arabako Txapelketako bigarren final laurdena igandean Oionen

Arabako Txapelketako bigarren final laurdena igandean Oionen
Manex Agirre Arriolabengoa, Xabi Igoa Eriz, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Orlando Arreitunandia Arinas, Aroa Arrizubieta Barredo eta Maddi Agirre Epelde ariko dira bertsotan, Eli Plazaola Zubizarretak gaiak jarrita. 17:30etan da hitzordua, Zinema Aretoan.

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatuko da igande honetan Oionen, Izarran hasitako bideari jarraituz. Manex Agirre Arriolabengoa, Xabi Igoa Eriz, Rikardo Gonzalez de Durana Alzola, Orlando Arreitunandia Arinas, Aroa Arrizubieta Barredo eta Maddi Agirre Epelde ariko dira bertsotan, Eli Plazaola Zubizarretak gaiak jarrita. 17:30etan da hitzordua, Zinema Aretoan.

Arabako Txapelketak inoiz ez bezalako hasiera jendetsua izan zuen lehenbiziko final laurdenean Izarran 170 bertsozale bilduta.

13 bertso puntuagarri
Fase honetan bertsolariek 13 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Irabazlea finalaurrekoetara
Saioko irabazlea finalaurrekoetara sailkatuko da zuzenean. Lehenbiziko final laurdenetik Peru Abarrategik eskuratu zuen txartel hori.

Hiru final laurdenak jokatuta, 12 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara. 18tik 12. Hiru saio irabazleak eta 9 puntuen baitan. Hauxe da Izarrako final laurdenak utzi zuen sailkapena eta puntu banaketa:

Peru Abarrategi:         259 puntu
Aitor Ugarte:              250 puntu
Eli Zaldua:                250 puntu
Paula Amilburu:         249,5 puntu
Ekaitz Samaniego:   242,5puntu
Danel Herrarte:       238,5 puntu

Azken final laurdena Laudion otsailaren 11an

Otsailak 11, Laudio, 17:30etan
Iñaki Viñaspre Simon
Izar Mendiguren Cosgaya
Felipe Zelaieta Txurruka
Martin Abarrategi Sarrionaindia
Asier Otamendi Alkorta
Unai Anda Delika

Finalaurrekoak Aramaion eta Dulantzin jokatuko dira otsailaren 24an eta martxoaren 2an, hurrenez hurren. Finala Gasteizen martxoaren 16an.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu