Otsailaren 17an 2024-02-02

Señora Bertso Eguna Soraluzen

Señora Bertso Eguna Soraluzen
Bertso poteoa eguerdian, bazkaria eta bertso-sortak eta ondoren jaialdia izango dira. Bazkarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuragarri.

Señora Bertso Eguna antolatu dute otsailaren 17rako Soraluzen. 12:00etan da hitzordua Zubi Nagusian bertso poteoari ekiteko. 15:00etan, bazkaria izango da kiroldegian eta bazkalostean, bertso sortak. 17:30etan, jaialdia. Festak jarraituko du Elektropottotterekin. Gauean, 22:00etan, Eire eta DJ Txillardegi gaztetxean.

Señora Bertso Egunean ariko dira kantuan Nahia Sasko, Uxue Alberdi, Haizea Arana, Nerea Ibarzabal, Amaia Agirre, Alaitz Sarasola, Sarai Robles, Iranzu Idoate, Eli Zaldua, Jone Larrinaga, Aissa Intxausti Irati Majuelo eta Maddi Ane Txoperena. Ainhoa Larretxea eta Ainhoa Urien ariko dira gai-jartzaile lanetan.

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza