Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-02-05

Aroa Arrizubieta Arabako finalerdietara Oionen irabazita

Aroa Arrizubieta Arabako finalerdietara Oionen irabazita
Atzo jokatu zen bigarren final laurdena eta igandean jokatuko da azkena Laudion.

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena jokatu zen atzo Oionen eta Aroa Arrizubietak eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela. Xabi Igoa eta Manex Agirre gelditu ziren bigarren eta hirugarren puntu eta erdira. 13 bertso puntuagarri kantatuta honela gelditu zen sailkapena:

Aroa Arrizubieta                      261,5 puntu
Xabi Igoa                               259,5 puntu
Manex Agirre                         259,5 puntu
Maddi Agirre                          241,5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana   234,5 puntu
Orlando Arreitunandia            226 puntu

Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola izan da Oiongo aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.

Hona hemen behin-behineko sailkapena final laurden baten faltan. 18 bertsolaritik 12 sailkatuko dira finalaurrekoetara. Hiru saio irabazleak eta bederatzi puntuazio onenak.



Azken final laurdena Laudion jokatuko da igandean.

 

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu