Santa Ageda eguna 2024-02-05

Santa Ageda koplak kale eta baserrietan

Santa Ageda koplak kale eta baserrietan
Aurten aspaldiko partez Tuteran ere kopla doinuak entzun ziren Santa Ageda bezperan.

Ostiraletik hasita santa eskeko kopla kantuak hartu ditu herri askotako kale eta baserriak. Egutegiari dagokionez ohiturak moldatzen joan dira toki askotan eta, Santa Ageda bezpera atzo izanik ere, asteburu osoan ibili dira taldeak kantuan.

Espazio molde anitza biltzen du Santa eskeak: plazak, baserri inguruak eta kale jakinak dira ohikoak, baina azoka postu eta denda txikiak ere sartzen dira koplaren zirkuitoan. Urte askoren ondoren, Tuterara kopla doinuak iritsi ziren larunbat arratsaldean eta jendetza bildu ere kalean. Eguraldi ederra lagun, Soraluzeko Txurruka auzoan suaren bueltan aritu ziren kopletan. Hemen argazki lagintxo bat:

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza