Otsailaren 18 arte 2024-02-05

Bizkaiko Taldekakoan izen-ematea zabalik

Bizkaiko Taldekakoan izen-ematea zabalik

Badator Bizkaiko Taldekakoaren laugarren edizioa eta gaur zabaldu dute izen-ematea, otsailaren 18ra arte. Bizkaiko Taldekakoa giro informalean eta jai giroan gauzatzen da, bere helburu nagusia bertsoaren ekosistema indartzea da: «Taldekakoak oinarrian eragin gura du, bertso-eskolak eta eskualdeak indartuz». Bizkaiko Bertsozale Elkarteak ere, plaza informalak sortu gura ditu, besteak beste, bertsolari hasi berriei plazarako bidea errazteko asmoz.

Bizkaiko Taldekakoa martxoaren 15ean hasiko da eta maiatzaren 25ean jokatuko dira finalaurrekoak eta finala, dena jarraian. Azken urteetako legez, bi Bizkaiko Eskolarteko finalaren egun berean izango da.

Taldeek gutxienez sei lagunekoak izan behar dute eta funtzio hauek bete: hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazioko kide bat. Dena dela, gutxienez, zortzi parte hartzaile izatea gomendatzen du Bizkaiko Elkarteak.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu