Iruñeko Antzerki Eskolan 2024-02-08

Gaur hasiko da Bertsoaroa Iruñean

Gaur hasiko da Bertsoaroa Iruñean
18:30tan, Iruñeko IV: Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da Antzerki Eskolan. 19:00etan jaialdia: Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza, Alaitz Rekondok gaiak jarrita.

Nafarroako Bertsoaroa gaur hasiko da Iruñean ekitaldi bikoitz batekin. 18:30ean, Iruñeko IV: Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da Antzerki Eskolan eta jarraian, 19:00etan hiru jaialdietako bat izango da: Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza, Alaitz Rekondok gaiak jarrita.

Datorren astean Amaraun bertso eta dantza ikuskizuna izango da Oihana Iguaran eta Amaiur Luluagarekin.

Zazpi ekitaldi
Bertsoaroaren 33. edizioak zazpi ekitaldiko egitaraua dakar Nafarroako hiriburura: bi jaialdi, gazte jaialdia, bertso afaria, saio futurista bat, amatasunari buruzko Amaraun emanaldia eta haurrentzako bertso tailerra. Formatu eta eduki aniztasuna bilduko ditu eta 31 sortzaile Iruñean martxoa bitartean.

Urteroko oinarriari eutsi
Bertsoaroak urteroko oinarriari eutsi dio aurten eta saio berria ere badakar. Oinarri horretan daude helduen bi jaialdiak, gazte jaialdia, emanaldi berezi bat eta haurrentzako eskaintza. Iaz bertso afaria gehitu zen eskaintza zabal horretara. Arrakasta handia izan zuen eta aurten ere egitarauan da. Aurtengoan saio futurista ere izango da egitarauan.

Saio futurista: bertso saio espekulatiboa
Horrez gain, bertso saio espekulatiboa izango du Bertsoaroak: etorkizuna bertsotan pentsatzeko formatua da, hamar autorek idatzitako ipuin bilduma oinarri hartuta. Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak. Kantuan Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga ariko dira.

Otsailaren 8ko jaialdiaren hasieran Iruñeko IV: Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean, , 18:30ean.


Espazio aldetik ere, Bertsoaroak lau eremu desberdinetan programatzen du bertsoa. Antzerki Eskolan dira helduen jaialdiak, Bertso saio espekulatiboa eta Amaraun emanaldi berezia; Laban gazte jaialdia; Sanduzelaiko Civivoxean haurrentzako bertso tailerra; eta Geltokin bertso afaria. Sarrerak eskuragarri daude.

33. Bertsoaro honetan 31 sortzailek hartuko dute parte, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Iruñeko Udalaren eskutik: 27 bertsolari, 3 gai-jartzaile eta dantzari bat. 16 emakumezko eta 15 gizonezko. 31tik 18, nafarrak.


BERTSOAROA 2024. Egitaraua

BERTSO JAIALDIA
OTSAILAK 8, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

Bertsolariak: Amets Arzallus, Ekhiñe Zapiain, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Nerea Ibarzabal eta Saioa Alkaiza. Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo

Saioa hasi baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, Iruñeko IV: Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean.

‘AMAraun’. Bertsoa, musika eta dantza, amatasunaren inguruan.
OTSAILAK 14, asteazkena, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

Bertsolaria: Oihana Iguaran. Dantzaria: Amaiur Luluaga   

Amatasunaren inguruko hausnarketa bat planteazen duen proiektu artistiko berritzailea Oihana Iguaran bertsolari eta Amaiur Luluaga dantzariak ondua. Istorio bat eskura duten lengoaia guztia baliatuz: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

‘BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA’. Haurrentzako bertso tailerra
OTSAILAK 17, larunbata, 11:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean
8-12 urte artekoentzat. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 15era arte, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan

Bertsolariak: Ekain Alegre eta Idoia Granizo.

Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira. Haurrak jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako.

BERTSO JAIALDIA
OTSAILAK 22, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

Bertsolariak: Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jone Uria, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
 

GAZTEEN BERTSO SAIOA
OTSAILAK 23, ostirala, 19:00etan, LABAn

Bertsolariak: Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategi. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea


BERTSO SAIO ESPEKULATIBOA. Etorkizuna bertsotan pentsatzen.
Otsailak 28, asteazkena, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)

Bertsolariak: Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

Hamar autorek idatzitako, eta Consonnik argitaratutako Zirriborroak eta gero ipuin bilduma oinarri hartuta, bertso saio futurista izango dugu hau. Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak eta  Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango ditugu kantuan. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

BERTSO AFARIA
Martxoak 1, ostirala, 21:00etan, Geltokin
*Sarrerak 28 eurotan salgai www.geltoki.red atarian

Bertsolariak: Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sarai Robles. Gai-jartzailea: Ander Aranburu
Geltokin egingo da, eta tokia izango dute produkzio ekologikoan dabiltzan gertuko hainbat ekoizlek ere. Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke sarrerak, 28 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri