Azken edizioa da aurtengoa 2024-02-08

Diaz, Intxausti, Alcedo eta Sarasola Bertso Errondako finalera

Diaz, Intxausti, Alcedo eta Sarasola Bertso Errondako finalera
Bigarren kanporaketa otsailaren 21ean izango da.

Bertso Errondako azken edizioko lehen saioa jokatu zen atzo Bilbon. Sei bertsolari aritu ziren kantuan Errondabide tabernan: Janire Arrizabalaga, Maite Sarasola, Haizea Telleria, Kerman Diaz, Aissa Intxausti eta Asier Alcedo.

Horietatik lau sailkatu dira finalerako: Maite Sarasola, Kerman Diaz, Aissa Intxausti eta Asier Alcedo.



Otsailaren 21ean bigarren kanporaketa

Bertso Errondaren azken edizio honek bi kanporaketa izango ditu eta bi aste barru jokatu da bigarrena, otsailaren 21ean, Biran. Bertsotan: Irune Basagoiti, Enare Muniategi, Paule Loizaga, Ander Anakabe, Josu Ibarguren eta Igor Galarza ariko dira bertsotan, 19:30etan hasita.

Finala martxoaren 7an
Bertso Errondaren agurreko finala martxoaren 7an izango da Zazpi Katu Gaztetxean, 19:30etan.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu