Arabako bertsolari txapelketa 2024 2024-02-08

Arabako Txapelketako azken final laurdena igandean Laudion

Arabako Txapelketako azken final laurdena igandean Laudion
Bertsotan: Asier Otamendi Alkorta, Felipe Zelaieta Txurruka, Izar Mendiguren Cosgaya, Iñaki Viñaspre Simon, Martin Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda Delika, Oier Azkarraga Grajalesek gaiak jarrita.

Arabako Bertsolari Txapelketako azken final laurdena jokatuko da igandean Laudion eta hor erabakiko dira finalaurrekoetako taldeak. 17:30etan da hitzordua.  Bertsotan: Asier Otamendi Alkorta, Felipe Zelaieta Txurruka, Izar Mendiguren Cosgaya, Iñaki Viñaspre Simon, Martin Abarrategi Sarrionandia eta Unai Anda Delika, Oier Azkarraga Grajalesek gaiak jarrita.

13 bertso puntuagarri
Fase honetan bertsolariek 13 bertso puntuagarri kantatu behar dituzte:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Finalaurrekoetan 12 bertsolari eta bi saio
Arabako finalaurrekoetan 12 bertsolari ariko dira kantuan eta bi saio izango dira. Aramaio lehena eta Dulantzin azkena: Peru Abarrategik eta Aroa Arrizubietak zuzenean lortu dute finalaurrekoetarako txartela beren saioak irabazita. Aramaion kantatuko du Abarrategik eta Dulantzin Arrizubietak. Bi horiek ez ezik, matematikoki sailkatuta daude Xabi Igoa, Manex Agirre, Eli Zaldua eta Aitor Ugarte ere. Igande gauean jakingo dira izenak eta taldeak.

Finala Gasteizen izango da martxoaren 16an Printzipal Antzokian.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu