Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatuta 2009-02-11

Azpeitiako Bertso Astea hastera doa

Larunbat honetan Bertsolari Gazteen Egunarekin hasiko dira ekitaldiak, eta otsailaren 20an bukatuko dira, Bertso Zakutoarekin.
 Erniarraitz Bertsozale Elkarteak Bertso Astea antolatu du aurten ere. Aurtengo honetan, gainera, hamar urte bete ditu elkarteak. Urteurren honen harira, honako ekitaldi hauek antolatu ditu:

 OTSAILAREN 14a, LARUNBATA
 Azpeitian
 Bertsolari Gazteen Eguna
  12:00etan elkartzea Azpeitiako plazan
  12:30etan herri arteko lehia herriko taberna ezberdinetan
  14:30etan bazkaria Azpeitiko Gaztetxean
  17:00etan bazkalondoko bertso ekitaldia(k)
  19:00etan Kupela taldearen saioa

 OTSAILAREN 18a, ASTEAZKENA
 Azkoitiako Kultur Etxean, gaueko 19:30etan
 Hitzaldia: "Zer da gai jartzea? Nola egin saio txar bat gaien erruz"
  Unai Elizasu eta Andoni Egaña arituko dira hizlari moduan.

 OTSAILAREN 20a, OSTIRALA
 Errezilgo Borondegi jatetxean, gaueko 20:00etan
 Bertso Zakutoa
  Afalostean Antton Iztuetak espreski egindako bertso zahar eta berrien bildumaren kantaldia izango da.

 Ekimen hauez gain, herritarrek Bertso Astean parte hartu ahal izango dute Bota Bertsoa lehiaketaren bidez. Parte hartu nahi duenak "eta gero zer?" gaiaren inguruan bertso bat egin beharko du. Bertso hori herriko tabernetan jarritako kutxetan bota edo erniarraitz@hotmail helbidera bidali beharko du. Epea martxoaren 8an amaituko da.

 Sariak martxoaren 14an Azpeitiako Sanagustinpen egingo den bertso jaialdian banatuko dira. Gaueko 22:30etatik aurrera honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

  Andoni Egaña
  Sebastian Lizaso
  Jon Maia
  Uxue Alberdi
  Juan Jose Eizmendi
  Jokin Uranga

 Gai jartzaile lanetan, berriz, Xabier Azpillaga arituko da. Informazio gehiagorako kontsultatu Uztarria edo klikatu hemen.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri