Eneko Fernandez Maritxalar - Lesakako Irain Eskola Publikoko irakaslea
Hiru ardatz ditu proiektuak: material pedagogiko berria sortu eta Bertsozale Elkarteak sarean duena adinka sailkatzea 2-12 urte bitartean. Bertsoa eskolaren erdigunean kokatzea. Eta bertsoaren balio didaktikoa zabaltzea. Oso harrera ona izan du. Eneko Fernandezen ahotik jaso ditu Bertsoa.eus-ek proiektuaren xehetasunak.
Eki Mateorena Zozaia - Eskolarteko txapeldunordea
Eki Mateorena Leitzako bertsolari gazteak bertsotan gozatuta eta txapeldunorde borobildu zuen larunbatean Iurretan bere Eskolarteko etapa. Plazarekin lehen kontaktua eta adin horretako eboluzioa islatzen duen garai gisa ikusten du.
Haira Aizpurua Ibargarai - Eskolarteko txapelduna
Haira Aizpurua Ibargaraik lagunei eta familiari eskaini zien txapela bukaerako agurrean. «Udalekuko famili / bat bada hemen dagona» hasi zuen bertsoa eta «zuentzako da txapela / amatxi eta amona» amaitu. Lagunek eta familiak bertso bidean ematen dioten laguntzaren eskertza izan zen, Sarako bertsolari gazteak Bertsoa.eus-i adierazi dionez.
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa
Anttonmari Aldekoa-Otalorak jarri dio txapela irabazleari. Bigarren Eki Mateorena Zozaia leitzarra gelditu da. Hamar bertsolari gazte aritu dira gaur Iurretan kantuan 180 entzuleren beroan.
Xalbat Altzugaray - bertsolari bertsozale podkasta
22 urteko gai-emaile urepeldarra da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean.
Bertso* Eguna - Ahalduntze jaia
Bertsozale Elkarteak duela 8 urte jarri zuen abian Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Parte hartzaileen lana plazaratzea, proiektua ezagutaraztea eta bertso munduko emakumeak* elkartzea dira Bertso* Eguna-Ahalduntze Jaiaren helburu nagusiak
Amaia Iturrioz Etxaniz - Aixita Sariketako irabazlea
Saioan zentratuta eta gustura sentitu zen bertsolari urretxuarra. Bertsoa.eus-ek bere hitzak jaso ditu.
Señora Sariketa - Finala
Seiak, bakoitza bere matizarekin, gustura gelditu ziren saioarekin eta bereziki publikoaren aldetik izan zuen harrerarekin. Diskurtsoaren lanketarako zein umorerako tarte zabala izan zela adierazi dute.
Maider Arregi Markuleta - Señora Sariketako pameladuna
Oñatiarra «oso gustura» aritu zen bertsotan finalean, herrian bertan. Bertsoa.eus-ek pameladunaren balorazioa jaso du finala bukatu berritan.
III. Señora Sariketako finala
Maddi Ane Txoperena Iribarrenekin jokatu du buruz burukoa. Jendez lepo bete da Oñatiko Verdurihall aretoa eta sarrera guztiak agortuta jokatu da finala, giro beroan.
Bertsoa.eus - 2022ko zabalkunde datuak
Erabiltzaile kopurua %55 inguru hazi da aurreko Txapelketa Nagusiko urtetik (2017) eta % 60 2021etik.560.000 bisita edo sarrera izan ditu webguneak, %70 mugikorretik. Erabiltzaileen % 52,8 gizonezkoak izan dira eta %47,2 emakumezkoak. 35-55 bitartean daude erabiltzaileen %50.
Ane Zuazubiskar Iñarra - Bertsolari bertsozale podkasta2023-06-09