Maddalen Arzallus Antia - Xilaba Txapelketa 2025-12-03

«Prestaketa serioa egiten ari naiz eta bertsoarekiko maitasuna berreskuratu dut»

Maddalen_bertsoa.mp3.mp4

Jexux Mari Irazu

Madddalen Arzallusek irabazi du Xilabako saioa Ligin. Lehen faseko azken saioa izan da, igandean jokatu zena. Atsedenerako tarte handirik gabe, hendaiarrak larunbat honetan bertan jokatuko du bigarren saioa Aiherran. Arzallusek ongi ikusi zuen bere burua bertsotan eta kantukiden lana ere azpimarratu du. Giro aldetik, balioan jartzekoa dela uste du bai Ligin eta bai beste saiotan Xilaba izaten ari den erantzun beroa, eta horren atzean dagoen urteetako lana Bertsularien Lagunak Elkartearen eskutik. 

Maddalen Arzallusek adierazi prestaketa serioa egiten ari dela eta horrek bertsoarekiko maitasuna berreskuratzea ekarri diola, aurreko txapelketan esperientzia ez oso gozoa bizi izan ondoren. Helburu aldetik ere garbi hitz egin du. Hendaiarra txapela irabaztera doa, oso zaila dela jakin arren. Entzun bere lekukotza. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza