Xilaba Txapelketa - bigarren fasea 2025-12-03

Xilabak larunbatean ekingo dio bigarren faseari Aiherran

Xilabak larunbatean ekingo dio bigarren faseari Aiherran
Aiherran, Muskildin eta Hiriburun jokatuko dira saioak. 18 bertsolarik hartuko dute parte eta 12 sailkatuko dira finalaitzinekoetarako.

Erredakzioa

Xilaba Txapelketa atsedenik gabe ekingo dio bigarren faseari. Igandean Ligin jokatu zen lehen faseko azken saioa eta larunbat honetan Aiherran hasiko da bigarrena. 18 bertsolari ariko dira kantuan hiru saiotan eta 12 sailkatuko dira finalaurrekoetarako: saio bakoitzeko irabazlea eta beste bederatzi puntuazioz. 

ABENDUAK 6, AIHERRAko Denen Etxean, 17:00etan.
    Irati Alcantarilla Urdanpilleta
    Karlos Aizpurua Etxarte
    Josu Txoperena Iribarren
    Maddalen Arzallus Antia
    Maddi Ane Txoperena Iribarren
    Patxi Iriart Hiribarren

ABENDUAK 13, MUSKILDIko Posonpesenean, 17:00etan.
    Bittor Thicoïpe Leizagoien
    Elixabet Etxandi Goihenetxe
    Haira Aizpurua Ibargarai
    Miren Artetxe Sarasola
    Mizel Mateo Sallaberry
    Oier Urreizti Lafitte

ABENDUAK 21, HIRIBURUko La Perle gelan, 17:00etan.
    Aitor Servier Etxexuri
    Irantzu Idoate Funosas
    Joanes Etxebarria Martinez
    Johane Sarraillet Arrizabalaga
    Nahia Sasco Etxeberri
    Ramuntxo Christy Biscay

Finalaurrekoak urtarrilean
Xilabako finalaurrekoak urtarrilaren 10ean eta 17an jokatuko dira Baigorrin eta Bardozen. Finala, sei bertsolarirekin, urtarrilaren 31ean Donibane Lohitzunen. 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza