Oier Etxeberria Zubimendik lehen postua eskuratu zuen Altsasun. Oholtzatik jaitsi orduko erantzun zituen Bertsoaren galderak. Etxeberriaz gain, Eneko Araiztegi "Korta" bigarren sailkatuaren iritzia ere jaso dugu.
Lekeitioko Santi Brouard pilotalekua erabat bete da Euskal Herriko bertsolari txapelketaren hirugarren bertso saioa entzuteko. Bizi den herrian kantatu eta lehenengo postua eskuratzea lortu du Ane Labaka Mayozek, honenbestez Gernika-Lumon kantatuko du azaroaren 14an. Kantukide izan ditu Aner Peritz Manterola, Maddalen Arzallus Antia, Aitor Bizkarra Ruiz, Eneritz Artetxe Eizagirre eta Aroa Arrizubieta Barredo.
Itsasargi izan dituenak eskertuz amaitu du Altsasuko saioa Oier Etxeberria Zubimendik. Lehen postua eskuratuta, Miarritzen kantatuko du bertsolari azpeitiarrak azaroaren 14an. Altsasuko Burundan Etxeberriak kantu lagun izan ditu, Eneko Araiztegi Agirre "Korta", Txaber Altube Sarrionandia, Imanol Uria Albizuri, Iñigo Manzisidor Larrañaga "Mantxi" eta Eñaut Martikorena Lizaso.
Ia mila bertsozaleren beroa sentitu da gaur arratsaldean Santi Brouard kiroldegian. Euskal Herriko bertsolari txapelketako hirugarren saioarekin bukatu da bertso asteburua.