Nafarroako Bertsoaroa 2024-02-12

Bertsoaroan Amaraun eta umeentzako saioa aste honetan

Bertsoaroan Amaraun eta umeentzako saioa aste honetan

Bertsoaroak bi emanaldi eskainiko ditu aste honetan Iruñean: Amaraun emanaldi berezia asteazkenean eta haurrentzako bertso tailerra larunbatean.

Amaraun amatasunaren inguruko hausnarketa bat planteazen duen proiektu artistiko berritzailea Oihana Iguaran bertsolari eta Amaiur Luluaga dantzariak ondua. Istorio bat eskura duten lengoaia guztia baliatuz: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena… Emanaldia asteazkenean izango da Antzerki Eskolan, 19:00etan.

Larunbatean, Bertso-jasa bat-bateko jolasa izango da, 8-12 urte arteko haurrentzat bertso saio tailera. Ekain Alegre eta Idoia Granizok eskainiko dute. Izen-ematea beharrezkoa, otsailaren 15era arte, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidean edota 948143747 telefonoan OTSAILAK 17, larunbata, 11:00etan, Sanduzelaiko Civivoxean.

Nafarroako Bertsoaroa joan den astean hasi zen Antzerki Eskolan egin zen bertso jaialdiarekin eta jende aldetik harrera beroa izan duen.


Datozen asteetako ekitaldiak


Bertso jaialdia
OTSAILAK 22, osteguna, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)*

Bertsolariak: Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Joanes Illarregi, Jone Uria, Saats Karasatorre eta Xabat Illarregi. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea
 

Gazteen jaialdia
OTSAILAK 23, ostirala, 19:00etan, LABAn

Bertsolariak: Eki Mateorena, Kattin Madariaga, Janire Arrizabalaga, Jon Mendiluze, June Aiestaran eta Sabin Abarrategi. Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea


Bertso saio espekulatiboa. Etorkizuna bertsotan pentsatzen.
Otsailak 28, asteazkena, 19:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak 5 eurotan salgai NAEren webgunean (14 urte artekoak doan)

Bertsolariak: Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal

Hamar autorek idatzitako, eta Consonnik argitaratutako Zirriborroak eta gero ipuin bilduma oinarri hartuta, bertso saio futurista izango dugu hau. Maite Berriozabalek jarriko ditu gaiak eta  Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango ditugu kantuan. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

Bertso afaria
Martxoak 1, ostirala, 21:00etan, Geltokin
*Sarrerak 28 eurotan salgai www.geltoki.red atarian

Bertsolariak: Julio Soto, Maialen Lujanbio, Sarai Robles. Gai-jartzailea: Ander Aranburu
Geltokin egingo da, eta tokia izango dute produkzio ekologikoan dabiltzan gertuko hainbat ekoizlek ere. Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke sarrerak, 28 euroan, eta bertan

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»