Otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etan hasita 2024-02-12

Larunbat honetan Señora Bertso Eguna Soraluzen

Larunbat honetan Señora Bertso Eguna Soraluzen
Hiru bertso ekitaldi izango dira: peteoa, bazkaoldoan sortak eta jaialdia ondoren. Bihar Jone Antsotegi antolakuntza taldeko kideari egindako elkarrizketa argitaratuko du Bertsoa.eus-ek.

Señora Sariketaren hariari tiraka Señora Bertso Eguna ospatuko da larunbat honetan Soraluzen. 12:00etan da hitzordua Zubi Nagusian bertso poteoari ekiteko. 15:00etan, bazkaria kiroldegian eta bazkalostean, bertso sortak. 17:30etan, jaialdia. Orotara, 15 bertsolarik eta bi gai-jartzailek parte hartuko dute bertso ekitaldietan.

Poteoan, Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Jone Larrinaga, Irati Majuelo, Izar Mendiguren, Nahia Sasco ariko dira bertsotan, Ainhoa Larretxea eta Ainhoa Urienek gaiak jarrita.

Bazkalondoan, Haizea Aranak, Aissa Intxaustik, Alaitz Sarasolak, Maddi Ane Txoperenak eta Alazne Untxalok jarri eta kantatuko dituzte sortak.

Arratsaldeko jaialdian, Nerea Ibarzabal, Irantzu Idoate Funosas, Sarai Robles eta Eli Zaldua ariko dira bertsotan, Ainhoa Larretxea, Ainhoa Urienek gaiak jarrita.

Festak jarraituko du Elektropottotterekin. Gauean, 22:00etan, Eire eta DJ Txillardegi gaztetxean.

 

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu