EHBT26-Eibar 2026-11-02

Eibarko bertsolariei egindako elkarrizketen bilduma

Eibarko bertsolariei egindako elkarrizketen bilduma
Nerea Ibarzabal Salegi, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiaran, Nerea Elustondo Plazaola eta Asier Azpiroz Iztueta aritu ziren kantuan Eibarren.

Elkarrizketen atalean daude Euskal Herriko bertsolari txapelketari lotuta egiten ari garen elkarrizketa guztiak. Eibarren oholtzan izan ziren sei bertsolariak jarri ziren gure mikrofonoaren aurrean.

Izarzabali elkarrizketa ostegunean

Eibarko saioko irabazleak Hitzetik Hortzerari oholtza gainean esandakoak eskura dituzue. Dena den, Bertsoa.eus-ek ostegunean elkarrizketatuko du markinarra, audio elkarrizketa bidez balorazio lasaiagoa eskatuko diogu, zenbait egunetako tartea utzi ostean. Hala egingo da lehen faseko saioetako irabazle guztiekin.