Ostegunean eta larunbatean izango da ikusgai 2009-10-21

Txapelketako saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Uztaritze eta Zarautzen izan ziren kanporaketak. Zarauzko kanporaketaren ondorengo Silveiraren adierazpenak ere jasoko dituzte.
 Aste honetan ere Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko saioak izango dira ikusgai Hitzetik Hortzeran. Larunbatean Uztaritzen izan zen saioa, eta honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Beñat Gaztelumendi
 Arkaitz Estiballes
 Aitor Sarriegi
 Xabi Paya
 Unai Muñoa
 Erika Lagoma

 Igandean, berriz, Zarautzen jokatu zen kanporaketa. Honako bertsolari hauek kantatu zuten bertan:

 Iker Zubeldia
 Iratxe Ibarra
 Unai Agirre
 Joxe Munduate
 Xabier Silveira
 Oihane Perea

 Saioaren amaieran, puntuazioak ematerako orduan, Silveirak oholtzatik alde egin zuen, puntuazioarekin haserre. Ondoren itzuli eta, damututa, barkamena eskatu zuen Hitzetik Hortzerako kameren aurrean. Adierazpen horiek ere emango ditu programak.

 Bestalde, bestelako atalak ere izango ditu aste honetako programak. Zuri-beltzekoan Egileor agertuko da kantaru, eskopeta hartuta. Egunkaria auziari buruzko bertsoak ere emango dituzte.

 Hitzetik Hortzera bi egunetan ematen du ETBk. Ostegunean gaueko 22etan izango da, ETB3n. ETB1en, berriz, larunbatetan ikusi ahal izaten da, eguerdiko 13etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu