Bertso jarriak 2026-10-21

16 urtetik gorakoetan parte hartzeko oinarria hau da: gutxienez 6 bertso eta gehienez 10 aurkeztu beharko dira (lau puntu ego gehiagokoak) eta gaia eta doinua librea da. Lanaren 3 kopia entregatu beharko dira gaitzizen edo ezizen batekin sinatuta eta gutunazal itxi batean ezizen hori identifikatzeko datuak (izen-abizenak, bizilekua eta tf-a). Bertsoak posta arruntez bidali behar dira azaroaren 6a baino lehen ondoko helbidera: .... eta kitto! euskara elkartea, Urkizu 11 solairuartea, 20600 Eibar.
Irabazleak 300€ko diru saria jasoko du eta bigarrenak 250€koa. Sarituek azaroaren 27an egingo den San Andresetako bertso jaialdian jasoko dute saria. Xehetasun gehiago nahi izatera ...eta kitto! euskara elkartean jaso daiteke.